—1860 Urruña—

 

Ama dolorezkoa

 

Leon Elissamburu

 

          1

Ama dolorezkoa

Ez nauzu ikhusten

Ni maluros umea

Preso, nola naízen

Zu ez nahiz sinhetsi.

Zure egietan

Zer dudan ardietsi

Ene eginetan.

 

          2

Nigarrez Zaude, ama!

Nitaz orhoiturik,

Ez othoi hola pena

Ez da progotxurik:

Premu, presondegian

Nago sekulako!

Bizi naizen guzian

Ez naiz atherako.

 

          3

Oren tristean nintzen

Duda gabe sorthu,

Etsaia ordutik zen

Ene baithan sarthu

Gidari on batentzat

Nola; haurrek aita

Hartu nuen enetzat

Ai! ni enozenta!

 

          4

Pena zait erraitea

Ni, zer izan naizen,

Bainan ama maitea!

Zuri dut aithortzen:

Ez ahal da gaizkirik

Lur hunen gainean?

Nik egin ez dudanik

Zuk jakin gabean!

 

          5

Grazia bat dut ama

Zuri galdegiten,

Hitz dautzut ez dudala

Bertzerík eginen.

Nehork aiphatzen badu

Nitaz zerbait berri!

Othoi, ukha nezazu

Hala dut merezi!

 

          6

Aita dut Indietan,

Ez dakit noiz danik!

Bizi da plazerretan

Ez du deusen minik,

Haren itzala bera

Izan banu hemen!

Segur da ez nintzela

Horrela galduren!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus