1860 Urruña
Bertsuak ontza urreari
Martin Arrupe
Airea: Haur prodigoaren kanta
1
Zortzi garren urthea da uda huntan bethetzen
Abiatua naizela bertsu berri ematen,
Esperantzak handi bainan guti naiz progotxatzen,
Aurtengo huntan oraino ez dut bada etsitzen.
2
Athor aurten ene ganat beg... hori airosa,
Badiat hire tokia, largoa ... moltsa;
Dudanean arras guti eta n... hutsa,
Hirekin ez nauk izanen lagun artian lotsa.
3
Zenbat adixkide handi lehen bero zirenak,
Ene alderat hoztuak ikhusten tiat denak,
Borondate hutsa aski ez baituke gizonak,
Behar den guzia badik hi berekin hauenak.
4
Lagun nazak beraz, aurthen herriko besta hautan,
Behar bezala konplitzen ene adixkidetan,
Baldin ikhusten bahaute hi ene eskuetan,
Begitarte ona segur ostatu horietan.
5
Ostalerek amodio, dirua duteneri,
Bereziki gastatzea damu ez duenari,
Dohain hori izan dugu eskerrak jainkoari,
Ene ontzak diraueno, segi lagunak niri.
6
Horra, beraz, nola diren aurthen nere xedeak,
Zatozte ene ahaide eta adixkideak,
Elgarrekin egiterat besta pare gabeak,
Denak pagaturen ditu ene ontza urreak.