1860 Urruña
Dantzaria
Leon Elissamburu
Airea: Orzirale arraxian Garruzetik yin ninduyan, etc.
1
Hu-pa, muthillak lorian
Nola xoriak airean'
Heldu nauk zuen erditan,
Rau, riu, rau, rata-plau, rau, riu, rau
Heldu nauk zuen erdian,
Besta baitugu herrian.
2
Hu-pa, alegera gaiten
Soinua hari da joiten!
Joan gaizkola du erraiten
Rau, riu, etc.
Joan gaizkola du erraiten
Urthean behin bederen.
3
Hu-pa, huna beraz, plazan,
Aurthen ez baikinen izan!
Oro hari gaituk dantzan
Rau, riu, etc
Oro hari gaituk dantzan,
Zaharrak gaztekin baltsan.
4
Hu-pa, arreba Kattalin
Orai, ez dun, buruan min
Badabiltzan oinak arin!
Rau, riu, etc
Badabiltzan oinak arin!
Tunpaka ongi badakin.
5
Hu-pa, Maria, atzo hi
Ohetik ez hintzen jeiki,
Lanean hartzeko eri,
Rau, riu, etc.
Lanean hartzeko eri,
Egun gurekin dantzari!
6
Hu-pa, hik soinularia
Ardura duk egarria
Hi ere gu iduria!
Rau, riu, etc.
Hi ere gu iduria,
Okasionez balia!
7
Hu-pa, gur'etxean, ama,
Oilasko hiltzen hari da!
Arnoak ez diro falta,
Rau, riu, etc.
Arnoak ez diro falta,
Bizi bada gure aita
8
Hu-pa, ama ez dut nahi,
Khorda eman lephoari,
Gazte nahi naiz ibili,
Rau, riu. etc
Gazte nahi naiz ibili,
Ezkontzaz ez aipha niri!
9
Hu-pa, etxean bi andre
Gerla bizia laiteke;
Mokhorra, ama zu ere!
Rau, riu, etc.
Mokhorra, ama zu ere
Bake onik ez ginuke.