—1859 Urruña—

 

Jose Mari Ezkerraren laudorioak

 

Jean-Baptiste Larralde

 

Airea: Soldado nintzelarik Jakako mendian

 

                      1

Parnaseko mendirat gogoz igaitean,

Lehen Jose-Mari dut ikhusten bidean.

Alferretan lagunek inguratzen dute,

Buruaz gorago da, nola gorde daite?

 

                      2

Ethorkiz aphala, bakotxak badaki,

Libururik bazenetz etzakien naski,

Haren dohainak, horla, deusek ez lagundu,

Halere kanta ematen nor zaio hurbildu?

 

                      3

Errangai agorrenak zituen hautatzen,

Bainan agortasuna harendako zer zen?

Deusik etzen tokian, nahi bezen fite,

Sorrarazten zituen mila gauza maite.

 

                      4

Bethi kasik airetan, denen xoragarri,

Lorez-lore dabila, pinpirina iduri;

Bainan eman gardia, nahiz maiz pinpirin,

Lixtor bilakatzen da, damu guttirekin.

 

                      5

Lixtor erran dut, bainan laster urrikitu,

Nahiz asiki mina, phozoinikan ez du,

Bere harmen nagusi, zuhurtzia lagun,

Axaletik dabilzka, bihotzetik urrun.

 

                      6

Asto jaunek, bakharrik, zuten etsai handi,

Heien garatosatzen zagon maiz izerdi.

Zer gisaz hortaraino ziren hasarratu,

Istorio berrian ez dut irakurtu.

 

                      7

Animale bertze bat ez dut izendatzen,

Kolerak ez duena, segur, maiz erhotzen,

Miletan, ikhusi dut errabiatua,

Faltso zurika baitzen kalomnitua.

 

                      8

Bainan hasarradurak begoz bazterrerat,

Merezimenduz, egun, jin naiz mintzatzerat,

Nahiz athorra, bakhan, ungi kaxatua,

Jose-Marik bazuen gaindi talendua.

 

                      9

Haren bertsu legunak, eztiaren pare,

Ahotik badoazi, trabarikan gabe,

Mihia gelditzen da guti unhatua,

Izpiritu lindarrek xoilki samindua.

 

                      10

Herronkez, mundu huntan, Apollon trufatzen:

Handiez bezen ungi da xumez orhoitzen,

Maiz jauregi murrutan, belhar bastoena,

Maiz, xola baratzetan, lili ederrena.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus