—1859 Urruña—

 

Amatxi zahar batek (istorio xaharra)

 

Jean-Baptiste Larralde

 

                      1

Amatxi xahar batek hotzetan neguan

Iruten hari zela suphazter xokoan,

Khondatu daut miletan bethi gauza berri,

Istorio luze bat, huna zein, laburzki.

 

                      2

Hirur gizon zoazen, bideak emanik,

Elkharrekilan lagun, behin, merkhatutik,

Bata zen eskalduna, bertze bat kaskoina,

Ez naiz orhoitzen nongo zen hirugarrena.

 

                      3

Nola denborak tinke baitzuen berotu,

Gure merkhatiarrak ziren egarritu,

Gorphutzak izerditan, ur hotzaren beldur,

Ostaturat gan ziren, nahiz motxak zimur.

 

                      4

Han, laster egarria zuten arnoz hautsi,

Larrutik izerdia bertzetarat jautsi,

Bainan errexenetik hasi zuten lana!

Nola pagatuko da tabernako jauna?

 

                      5

Ikharetan kaskoina, zerurat begira,

Ez jakinez zer egin, eta ez norat bira,

Badago gogoetan, bainan, kolpez, gero,

Altxatzen da, bederen hotz zen bezen bero.

 

                      6

Huna zer zaitan, dio, jaunak bururatu:

Poko gisa, gaur, diruz, amets inen dugu,

Zein ere aberatsena baita geldituko,

Harrek eskutik, bihar, ez du pagatuko.

 

                      7

Batek bai, bertzeak bai, gauza zen onhetsi,

Eta amets puxantenak denek ardietsi,

Soilarua Kaskoinak, urrez du kargatu,

Diamantez bertzeak guphelak gainditu.

 

                      8

Eskualdunak, azkenik, bere laguneri,

Huna orai, nere ametsa: zein den izigarri,

Zuen obra onen dako zaituztela urkhatu,

Ni gelditu naizela zuen bien premu.

 

                      9

Beraz, gastuetarik eskualduna kanpo,

Ostatutik ilkhi zen, diotenaz goixko,

Bertze biak ez hain goiz nola zuten nahi,

Beren amets ederrak utzirikan bahi.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus