1859 Urruña
Lagun baten berexkuntza
Martin Guilbeau
Airea: Gaztek erraiten dute...
1
Dolu minez gohazi orai kantatzera,
Gure nahi gabeen emen emaitera,
Lagun baten galtzeak (ber.) gaitu tristarazi,
Sekulako bihotza zaurthurikan utzi.
2
Adio, gure lagun hainitz maitatua!
Ez hintzen sor herriko biziz dohatua,
Urania iganez (ber.) bahoa desterrurat
Ethorkizunarentzat aisia biltzerat.
3
Bihotza altxagarri maiz nahi gabetan
Penak dituk izanen desterru heietan,
Bainan gogoz emen dik (ber.) haigu segituren
Hire amodioaz gaituk orhoituren.
4
Orhoit hadi noiz behin hire herritarrez,
Hire haurtasuneko amore samurrez,
Orok hiretzat ditek (ber.) galdetzen grazia
Aiten herri maitean uzteko bizia.
5
Adio, jaio herri benedikatua!
Nihoiz munduan ezin aski maitatua,
Adio, adixkide (ber.) ene amoreak,
Haurtasuneko lagun, herriko loriak.
6
Adio, uhaitz, bazter parerik gabeak,
Eskal herriko mendi, oihartzun maiteak,
Adio, Laphurdiko (ber.) lansaia ederrak!
Zuen edertasunaz munduan bakharrak.
7
Biziko lagun leial osasun maitea,
Nahi gabe guzien kontsolatzailea,
Lagun zak, othoi, lagun (ber.)ene ama ona,
Nigarretan hurtua ni gatik dagona.
8
Azken pertsu hunetan, lagun maiteak,
Zuentzat beitez izan ene hasperenak!
Zuen orhoitzapenak (ber.) ene bihotzean,
Iraunen du, iraunen ethorkizunean.