—1859 Urruña—

 

Urzo gazte baten lehen egalda

 

Martin Guilbeau

 

Airea: Urzo xuria, errazu...

 

              1

Urzo xuri bat goizean

Ikusi dut jeikitzean,

Nahiz ez ziren nere begiak

Arras ungi idekiak.

"Egun ona" diot eman:

"Gauza bera deraut erran". (berriz)

 

              2

Jadanikan planadiak

Xoriak eta mendiak,

Nork batez zituen iragan

Laphurdi gibelat eman,

Deusek ez du gure kharra

Ez baratzen aire harra. (berriz)

 

              3

Urzo xuria zerk zaitu?

Zerk bihotza enganatu?

Norat zohazi horrela, norat?

Nafarroako alderat

Zer duzu utziz Frantzia?

Bilhatzen libertatea. (berriz)

 

              4

Ez dut ekiaren pean

Ikusi ene bizian

Zu baino gauza ederragorik,

Zu paretzeko gai denik,

Zu galtzea da urzoa,

Lastima egiazkoa. (berriz)

 

              5

Iduzkia atheratzen,

Uhartzetikan hasten zen,

Larrun alderat zen lorietan,

Urzoa joan airetan,

Noiz eta ere bet betan,

Hartua baita saretan. (berriz)

 

              6

Laphurdin zuen eguna

Egunetan ederrena!

Ikusi haran zelhaia pean,

Ondikotz oren menean!

Oi, hala behar krudela!

Hik huen, hik, nahi hala. (berriz)

 

              7

Ez dagoenean denbora

Zertako duzu nigarra?

Adio, Laphurdi maiteari,

Zure jaio lekhuari!

Ahal diozu erraiten,

Ez duzu, ez ikusiren... (berriz).

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus