1859 Urruña
Turra asto gainean
Joanes Etcheto
1
Aintzin urrian juan nintzen
Turraren egitera,
Heian bihotz onik bazen
Frogetan ematera,
Kartierreko uztailaren
Fruituaren biltzera,
Bai eta fede onaren
Oi, etsaminatzera.
2
Asto batekilan nuen
Segurki hasi turra,
Huntan erakatsi zuen
ez zela solas gura.
Hainitzetan zen agertzen
Mula bezen gogorra,
Maiz zen gibelaz itzultzen
Irakusteko ferra.
3
Lehenbiziko egunian
Patarrean jaustean
Etzen gelditzen lasterrian,
Ezin koka gainean.
Errekala erorita
Han nintzen istilean
Arropak zikhindu eta
Gorphutza re lurrean.
4
Burriko furios hori
Unhatziaz zen eztitzen,
Ibiltziarekin kurri
Pausura zen ethortzen.
Zenbat bide kurutzetan
Xikanak zuen hartzen.
Burua beheratzetan,
Bai nitaz zen trufatzen.
5
Gisa hortan asto honek
Hartzen zuen kolera.
Frogatzen nuen nerorrek
Istantetik bertzela.
Gainera guan nahi eta
Ezin ongi prepara.
Hola eseiatu eta,
Guaiten nintzen lurrera.
6
Hiruretan nau etxatu,
Bizkarretik lurrera.
Halere ez nau kolpatu
Gorphutzeko hezurra.
Ez zaut bada espakatu,
Desir zuen bezala,
Sokhatik nindakon lothu
Ahal nuen bezala.
7
Asto zalhu kuraiosak
Zalderea jan eta
Egiten zituen phestak
Musikan hasi eta.
Behin batez kurritzean
Egin zauntan muinika.
Bai haphatzen ikhustean
Juan zerauntan lasterka.
8
Aldi batez asto hori
Larrian zaut espakatu,
Laun bat ez balitz ethorri
Ez nuken harrapatu.
Lasterrari eman eta
Harrek zuen kausitu
Sokhaz amarratu eta
Berriz nuen kargatu.