1859 Urruña
Sebastopolgo gerla...
Joanes Etcheto
1
Sebastopolgo gerlaren
Ondotik da Italiakua.
Frantziako armadaren
Sekulakotzat altxatzekua.
Refreina:
Biba, Biba Enperadorea,
Bai eta seme printzea.
Dezogun batian egin gorthea:
Hau da gure jabea.
2
Krimeko joitiaren fama
Europan bai hedatua da.
Frantses armadaren harma
Bai Rusian aiphatua da.
Biba, biba...
3
Montebeleko jokhada
Jokhadetan da handiena,
Han da bai frantses armada
Erakutsi kuraiosena.
Biba, biba...
4
Bai Tagenteko jokhada
Italian da bigarrena.
Han frantses jenerala da
Ezagutu baliosena.
Biba, biba...
5
Tagentetikan Mincio,
Minciotikan Solferino;
Hauk hartu dire khario.
Xahutu da han giristino.
Biba, biba...
6
Bai beraz frantses armada
Biktorios da atheratu.
Hainitz konbatatu bada,
Hainitzez behar da altxatu.
Biba, biba...
7
Autrixiako armadak
Ezagutu du bai nausia.
Frantses armadaren harmak
Lotsatu du segur guzia.
Biba, biba...
8
Gure jabearen gloria
Glorietan handiena da.
Hark egin duen onkia
Guk ezin estimatua da.
Biba, biba...
9
Inperatrizaren kharra
Errientguan da bai agertu.
Oi kolpatuen beharra
Handizki du bai ezagutu.
Biba, biba...
10
Gerla horren iraupena,
Ez da ez luzea izatu,
Ainzidariaren plana
Segur ongi da baliatu.
Biba, biba...
11
Azkenian beraz bakea,
Bi buruek dute sinatu.
Odolaren ixurtzea
Segur laster dute gelditu.
Biba, biba...
12
Orai Frantziako phestak
Phestetan handienak dire.
Bai jo detzagun tronpetak:
Oro alegrantzian dire.
Biba, biba...
13
Bake hori egina da
Italiaren fagoretan.
Hortan irakhutsia da
Zer den gure jabia obretan.
Biba, biba...
14
Famila inperiala
Bai zeruaz manatua da.
Segituz haren eskola
Gure bonurra egina da.
Biba, biba...