—1859 Urruña—

 

Frantses gerlariaz

 

Joanes Etcheto

 

            1

Mintzatuko naiz hemen

Frantses gerlariaz:

Bertsutan dut erranen

Dakidana hartaz.

Hasiko naiz Krimeko

Bataila handiaz,

Bai eta finituko

Oraiko bakiaz.

 

            2

Krimeko erreduta

Guziz aiphatua,

Frantsesak ez du falta

Bada funditua.

Rusianuak zuen

Gaizki beretua.

Frantsesak behar zuen

Harri egin sua.

 

            3

Su hartan frantsesa da

Hainitz distingatu.

Bai haren baliyua da

Orotan aiphatu.

Turkiarra ere du

Dretxuan pharatu.

Bai bere burua du

Horrela altxatu.

 

            4

Italiako gerla

Gerla aiphatua.

Diot izarraz dela

Bai anontzatua.

Frantziaren onetan

Jainkuaz manatua.

Ez gaiten egon dudan

Hau da altxatua.

 

            5

Lauretan tut ematen

Gerlako batailak.

Montebelotik hasten

Gure abantailak.

Hango zazpiren kontra

Gure bat aski zen,

Frantses harmaren kontra

Hangua lotsatu zen.

 

            6

Magenta eta Mincio,

Gero Solferino,

Hartu dire khario

Hil da giristino.

Bai hauietan galdu da

Segurki re bia:

Doblezka xahuta da

Segur otrixia.

 

            7

Frantsesen jabea da

Hainitz irakhutsi.

Bataila heietan da

Kuraios ikhusi.

Haren bertutea da

Guziez onhetsi.

Europan horixe da

Handizki hautetsi.

 

            8

Italia du eman

Bere dretxoetan;

Bakhotxa bere plazan

Bozkarioetan.

Aita saindua ere

Altxatu orotan,

Errelijionia ere

Fagoratu hortan.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus