1859 Urruña
Izatu naiz Amikozen
Joanes Etcheto
1
Izatu naiz Amikozen
Zuberoko aldean.
Pasatu Baxenabarren,
Baigorri zelaiean.
Diferentak tut kausitzen
Gizonak thalenduan,
Lehen klasan tut ezartzen
Laphurtarren artean.
2
Laphurtarraz mintzatzeko,
Emanen diot zor dena.
Egiazki erraiteko,
Antzetsua da dena.
Sanhoa konpainietan.
Ez da ez nabarmena.
Bere hartze ematetan
Osoki da zuzena.
3
Laphurdiko kapitala
Kausitzen da Baiona.
Hiri hortan badabila
Berthutiaren usaina.
Goaten bainaiz Donijuanen:
Zor diotet fama ona.
Pasatuko naiz Urruñen.
Hainitz da jende ona.
4
Urruñetik Senperera
Ez da bide luzea.
Bai hauk biak onak dira.
Zoin othe da hobea?
Famatuak eremuan
Lurra hainitz ona da.
Sartzen banaiz oihanean,
Senperekua naisi da.
5
Kobla bat emanen diotet
Hazparneko hauteri,
Zeren hori zor baitiotet
Eginbidian sari.
Herri hautan tut ezartzen
Bertsutan buruzagi,
Bainan ez naiz engaiatzen
Hartziaz hek argizagi.
6
Izatu naiz Uztaritzen,
Bai eta Ezpeletan,
Bertsulari tut kausitzen,
Bi herri horietan.
Goaten banaiz Sararaino,
Han naiz bai abiletan,
Bainan nausi da oraino
Espainola titxuetan.
7
Donijuanen-ta Urruñan
Egiten dire phestak.
Biga ditut hatzemanen
Segurki inozentak.
Bata da bertsuetakua,
Bertzia ureko jokua.
Bainan da bertsuetakua
Handizki laudatzekua.
8
Urruñeko herrian dut
Jaun on bat distingatzen.
Neure begiz ikhusi dut
Kantua sariztatzen.
Bertzeri irakhusten du
Etsenpluez mintzatzen.
Fortuna onaz ere du
Usai-ona egiten.