—1859 Urruña—

 

Dantzaren sujetera...

 

Joanes Etcheto

 

              1

Mintzatuko naiz bertsutan

Dantzaren sujetera.

Erranen dut ehunetan:

Sumizione legera.

Elizari sumis denak

Bethetzen du manua.

Ama horri fidel denak

Ukhanen du zerua.

 

              2

Dantzetan kausitzen dire

Segurki re bi suerte.

Batian nahasteka dire,

Bertzian kolpa ez daite.

Gaztek zer egiten duten

Kontu eman bezate,

Zeren aitek heien falten

Lista hartzen baitute.

 

              3

Oraiko gaztien dantzak

Oi! desonestak dire.

Segur hekien oinhatzak

Makhurrekoak dire.

Gobernatuz gisa hortan

Fite galduko dire.

Bere azken orenetan

Urrikaltzeko dire.

 

              4

Herri batian izatu da

Gizon gazten arin bat,

Bai deboxa agertu da,

Ezin erran bezenbat.

Bere azken egunetan,

Izan da modela bat,

Hango gazte lagunetan

Deithua da saindu bat.

 

              5

Gazte hunen etsenplua

Gutitan da segitzen.

Bekhatoria gogortua

Thonbarat da etxatzen,

Dantzari gehienetan

Horrela da gerthatzen,

Zeren arinkerietan

Bethi diren zoratzen.

 

              6

Jaunaren legea zauku

Apezez explikatzen.

Jaun hauk bethi hari zaizku

Alkitik predikatzen.

Hauien kontra goaten denak

Bai gaizki du pentsatzen.

Oi jujamenduan denak

Betan dire agertzen.

 

              7

Aldi huntan dut emanen

Oi, dantzaren segidez.

Lehenikan dut erranen

Zer izan den Herodes.

Printze hunen ezteietan

Alegrantzian daudez.

Herodiasek dantzetan

Zoratzen du Herodes.

 

              8

Dantza hunen preziuetan

Izatu da burua.

Jondoni Juaneren baithan

Egina da hautua.

Profeta horren lephua

Izan da pikatua.

Zer etsaiaren gudua!

Lekhuko da zerua.

 

              9

Berek orduz zenbait gaztek

Izan dute malurra.

Badakite hori aitek,

Bai lekhuko da lurra.

Eguberri gabarekin

Juan ziren Lur saindura.

Dantzatu zeinuarekin

Trufatzeko zerura.

 

              10

Dantza hunek iraun zuen

Oi, urthe bat osua.

Haren buruan ez zuen

Nihork aitu seinua.

Iharturik juan ziren

Etzen gelditu traza,

Guziak suntsitu ziren

Zer dantzaren punitzia!

 

              11

Erranen tut ezteietaz

Aldi huntan bi solas.

Hainitzak likhur onetaz

Berotzen dire arras.

Bat bedera nahasi-ta

Ez da orhoit Jainkoaz.

Oi, Dantzari eman eta

Trufatzen da zeruaz!

 

              12

Eztei batzuez izan zen

Jende ospe handia,

Barnian ezin kokotuan,

Athera zen guzia.

Borthan dantzan hasia zen

Jautsi zenian hila.

Orduan ihesi juan zen

Deskansuaren bila.

 

              13

Orai Dantzaren segur

Bai diferentak dire,

Hartzen ez baituzte brio

Gaztiak tronpatzen ere.

Biziko kirastunak

Dantzen punizak dire

Zerukuak ontasunak,

Oi, irrixkutan dire.

 

              14

Jende prestuak ez dute

Dantza hori onhesten,

Begi tristez ere dute

Abusua ikhusten.

Zeren gisa hortan dire

Hainitz arima galtzen

Bai eta etsaiaren

Badira emendatzen.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus