—1859 Urruña—

 

Enperadoria

 

Joanes Etcheto

 

                Refraina:

Enperadoria frantsesen aita,

Bai dezagun orok kanta.

Horren podoria handia da-ta

Bai, dezagun bai, handizki maita.

 

                1

Juan den urthean urtharilean

Akzident bat izatu da.

Paris barnean kapitalean,

Hainitz jende xahutu izan da.

Hirur deskargu ein dira.

Guzien aita huts egin dute.

Gauzak hola joanak dire,

Bai mirakuluz huts egin dute.

        Enperadoria...

 

                2

Bai familia Inperiala

Kolpe hortan salbu izan da,

Probidentzia landa dadila,

Frantziarentzat bonurra izan da.

Bainan kolpatu gaixoek

Zer zorthe tristea izan dute!

Heien sofrikarioek

Zer bihotz mina ematen dute!

        Enperadoria...

 

                3

Kolpatuetan zenbat hil dire.

Jainkoari zer juan dute?

Jujamenduan agertu dire,

Bere finala hartua dute.

Hekin famila gaixoek

Zenbat erregret, zer pena dute!

Bainan gelditzen direnek

Zerbait segida harturen dute.

        Enperadoria...

 

                4

Gaixtagin hekiyen instrumentak

Deitzen ziren infernalak.

Zeren baitziren hark asmatuak

Bai eta ere pozoindatuak.

Nork erran hekien lana!

Heien forma zen udariarena.

Ez gaiten beraz engana,

Etsaiak emana zen bai plana.

        Enperadoria...

 

                5

Instrumenta hek deituak ziren:

Diferenki bonbak ziren.

Bai balaz ungi kargatzen ziren,

Efetua re halakoa izan zen.

Nork erran hango brexada!

Oi, zenbat jende masakratuak!

Bainan Jainkua gure alde da.

Hark laguntzen tu bethi prestuak.

        Enperadoria...

 

                6

Gure jabiaren karitatea

Mement hartan agertu da.

Ahantzirikan bere kaltea,

Biktima hetaz okupatu da.

Hainitz ongi zinez betheitu

Jeneroski agertu izan da,

Heien oihuak aituitu.

Heien ait'ontzat zerbitzatu da.

        Enperadoria...

 

                7

Instrument heien obratzaileak

Biltzen ziren Angletarren.

Beren tokitik desterratuak,

Han egoitzaren egiliak ziren.

Karnaia zuten gogoan,

Bai mundu guzia nahasteko,

Bainan oraiko aldian

Jainkuak ditu beriak ikhusico.

        Enperadoria...

 

                8

Nork erran diro norainokua zen

Gaixto heien errabia?

Seurki bistan da biktima eitia zen,

Mundu huntako heien gloria.

Zer krima izigarria!

Bai zer laidua zeruaren kontra!

Nork erran zoin zen handia

Heien herra bai gizonen kontra!

        Enperadoria...

 

                9

Laur gizon ziren tiratzaileak

Gure jabiaren gainera,

Laurak ongitto amarratuak,

Emanak izan ziren lezera.

Kaxot ikharagarria

Izan zen beraz heien ohea.

Etzen ez erhokeria,

Hek gisa hortan segurtatzea.

        Enperadoria...

 

                10

Jujamenduan heien puniza,

Izan zen bai azkenekua,

Etzen ez, sobra eta kapriza,

Mundutikan kasatzia holakua!

Gaixtaginak libro utzita

Nolakua laite onen bizia

Prestuek lephua utzita

Segur lukete fite partitzia.

        Enperadoria...

 

                11

Aintzidarien mirail handia,

Bai bonurrez salbu izan da.

Horren eseiuz gure Frantzia

Bai hainitzetan urusagua da.

Ez gaiten beraz gu bara,

Oi horren gure aita deitzeari,

Izan dezagun bai kharra,

Jabe horren obeditzeari.

        Enperadoria...

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus