1859 Urruña
Zenbat hitzuntzi!
Gratien Adema "Inazio Harambeltz"
Airea: Hau da ikhazketako...
1
Gure herri xumetan
Zenbat hitzuntzi!
Heien mihi phozoiak
Bethi pitzitzi,
Nausituz dotzi,
Nahiz hobe litezken
Bere gisa utzi,
Zokhoan ahantzi,
Phertsu hautaz diotet
Mila goraintzi.
2
Beren egitekoak
Ez aski izanez
Noiz nahi khexu dire,
Nor nahirenez
Makhur xuxenez,
Lehor egin hurrenak
Gauza arinenez
Dagozi minez,
Ez hekien gogorat
Orok eginez.
3
Nun zer gaizki diteken
Bilha dabiltza!
Phorroskatzeko baizen
Ez daizte mintza,
Kasta hezgaitza!
Bipera ausikia
Bezein borthitza,
Da hoien hitza,
Nork hek egin kalteak
Othe dakitza!
4
Izan dagin egia
Edo gezurra,
Zer nahitan sarthua
Dute sudurra.
Tresna segurra!
Xuxen ezagutzeko
Nun den makhurra
Juje zuhurra!
Hark antolatu gauza
Guardia urra!
5
Nor da heien mihian
Garbia denik?
Azkenik aiphatua
Da zikhinenik,
Ez dut uste nik
Badenez uli beltzik
Ez listafinik
Hain phozoindunik.
Sistakoa hek bezein
Samin dutenik.
6
Akhelarren omen da
Sorgina frango,
Galtxagorrik soinu joz
Aika putingo!
Salto ta bringo.
Mihi gaixtoak hobe
Litezke hango
Bertze nihungo.
Ondikoz kasta hori
Baita behingo!
7
Emazte mihi luze
Moko meharra,
Bazter nahastaileak
Eta ozarrak,
Bihotz eiharrak!
Berak ixil ixila
Egon beharrak
Medisent tzarrak
Puies aparta Satan
Akhelartarrak!
8
Nahiz gerez ez garen
Hain maithagarri,
Dezagun amodio
Ekhar elgarri*
Eta sokhorri
Lege hoi izan bedi
Gure uztarri
Eta lokharri
Hola da bizitzea
Loriagarri.
* aldakia:
Agur eta amodio
dugu ekharri
behar elkarri.