1859 Urruña
Ama haurraren sehaskan lohakartzen
Jean Baptiste Larralde
Airea: Ene izar maitea
1
Lo! lo! nere maitea,
Lo! ni naiz zurekin;
Lo! lo! paregabea,
Nigarrik ez egin.
Goizegi da munduko
Gelditzen bazira.
Nigarretan urtzeko
Baduzu denbora!
2
Lo! nik zaitut higitzen,
Lo! Lo! nonbait goza,
Ez duzuia ezagutzen
Amattoren boza?
Etsai guzietarik
Zure begiratzen.
Bertze lanak utzirik
Egonen naiz hemen.
3
Lo! lo! nere aingerua,
Bainan ametsetan,
Dabilkazu burua,
Hirria ezpainetan
Norekin othe zare?
Non othe zabiltza?
Ez urrun ama gabe
Gan, ene bihotza!
4
Lo! lo! zeruetarat
Airatu bazare,
Ez bihur zu lurrerat
Ardietsi gabe.
Ungi zuri altxatzeko
Enetzat grazia,
Guziz eni hortako
Zait ezti bizia.
5
Lo! lo! gauak oraindik
Nonbait du eguna,
Ez da nihon argirik
Baizik izarrena.
Izarrez mintzatzean
Zutaz naiz orhoitzen,
Zein guti zure alden
Duten distiratzen!
6
Lo! lo! denbora dela
Iduri zait albak
Histen ari tuela
Ekhigabazkoak;
Xoriak arboletan
Kantaz hasi dire;
Laster nere besoetan
Goxatuko zare.
7
Bainan atzarri zare
Uso bat iduri,
Huna nik zenbat lore
Zuretzat ekharri.
Ametsetan ait'amez
Othe zare orhoitu?
Ai! irri maite batez
Baietz erradazu.