1858 Urruña
Eskualduna
Jean Baptiste Larralde
Airea: Ene izar maitia
1
Oi! Frantziako untzia,
Mila lanjerretan,
Trebeska zen jarria,
Itsas-hautsietan,
Lema kasik utzia,
Bai, galtzerat zohan
Napoleon handia
Ez balitz han izan.
2
Jaun horrek zabalerat
Untzia pusatu,
Hiriskutik kanporat
Urrun egorri du,
Orai bela bethean
Haizez lagundua,
Dabila popa-airean,
Ungi gidatua.
3
Zorigaitzean gauzak
Denborak higatzen,
Gizonik handienak
Harren trabek hartzen,
Horla beraz untzia
Ez da mendetako,
Helas! ez gidaria
Gazte arin bethiko.
4
Nahiz berri tristea
Ez izan beldurrik,
Huna nun den semea,
Aitaren ondotik,
Eskualdun bat denean
Leman ezarria
Bai, nahiz tirainpean,
Ungi zoak untzia.
5
Horrela aintzindaria,
Eskuetan dugu,
Phuskatzen bada untzia
Gai onak baitugu,
Gernikako haritzak,
Haurraz orhoiturik
Bere adar hoberenak
Ematen gogotik.
6
Untzi pare gabea,
Segi beraz bozik,
Nekhe duk higaltzea,
Egunaz segurik,
Bethor gau ilhunena,
Bardin hiretako,
Izarrik ederrena
Hor duk argitzeko.
7
Othoitz egin dezagun
Denek Jainkoari,
Eman diotzan lagun
Gure printzeari,
Bere armada guziak
Dohain guziekin
Izan dezan Frantziak
Indar etsaiekin.