—1858 Urruña—

 

Aberatsa zenbat den estimagarria

 

Martin Arrupe

 

                  1

Aberatsa zenbat den estimagarria,

berenaz baldin bada bihotz idekia,

Herrian sentitzen da holakoen ukia,

Aiphatzera noha Dabbadi handia.

 

                  2

Zoin maitagarria den jaun hori herrian,

Erran nahia nintzen gan den aspaldian,

Denek jakin dezaten Frantzian, Espainian,

Eta ahal bada Eropa guzian.

 

                  3

Nahiz zaharregia edo gaztegia,

Langilearentzat du bethi arraizia,

Zenbaitek horri esker jaten dute ogia,

Izan bedi luze jaun horren bizia.

 

                  4

Bordarientzat ere zoin den nausi ona,

Ezin pagatua da holako gizona,

Desiratzen diogu bihotzez osasuna,

Gertha dakiola desira duena.

 

                  5

Herriko bestak ere zoin alegeraki,

Hauk ere zoini esker, jendeak badaki,

Kanta dezagun, beraz, ahal bezin goraki,

Lodi eta mehe musikan ederki.

 

                  6

Pilota partida da ederra jokatzen,

Jaun horrek duelakotz dirua ematen,

Zenbatek horri esker duten atsegin hartzen,

Egun gare hasten bihotzez laudatzen.

 

                  7

Besta laugarrenean behi esnedunak,

Larrungo inguruan sortuak direnak,

Jaun horrek eman ditu usario hauk denak,

Bizi deno segur iraunen dutenak.

 

                  8

Herriko ostalerak ere lorietan,

Hainitz saltzen dutela egun horietan,

Berria hedatu da inguru guzietan,

Eskerrak jaun hori, eskerrak miletan.

 

                  9

Heldu den urte arte adio Dabbadi,

Gelditzen garelarik zure zerbitzari,

Galdetuko diogu gure Jainko onari,

Xede on horien irautea zuri.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus