1858 Urruña
Gure andreak denak krenolin
Leon Elissamburu
Airea: Hau da ikhazketako mandoaren traza
1
Bertsuak nahi ditut orai athera,
Ixilik banindago banuke pena,
Baina neke da!
Krenolinaz baizikan solasik ez da,
Hauxe da besta
Satanek etzezaken bertzerik pentsa.
2
Andreak eman zaizku Krenolinetan,
Beharragorik etzen familietan,
Geihenetan,
Horrek onduko gaitik gure zorretan,
Botikak hetan
Akabo, eroriak gaituk errekan.
3
Hamalau berga oihal ez duk itsusi,
Krenolina batentzat ez dela aski,
Ez gaituk gaizki;
Moda hori lehenik nork du ikhasi,
Egiten hasi,
Paga nezakek ongi nor den banaki.
4
Batzuek aise eta, bertzeak nekez,
Bazterrak bethe dira, bai, krenolinez
Gauza ederrez!
Gupela bezain zabal dira beherez,
Konkorrak gainez!
Gorde behar litazke jenden ahalkez.
5
Iragan egun batez, zen Komedia,
Plaza baten erdian ikhusgarria,
Hango irria,
Andre bat zen piayaz joan nahia,
Ezin abia!
Karrosan etziron sar gibel aldia.
6
Postillon bat Kaskoina, juramentuka,
Bethi krenolinari eskuz pusaka,
Diu bibanka:
Zenbat ehun puskez dun egina hanka,
Hori dun arkha!
Karrosan ez haiteke hola enbarka.
7
Lehen mintzatzen ginen gu alkharrekin,
Arthoz ezin asea zela gurekin,
Bazen zer egin,
Orai gure andreak denak Krenolin
Alabak bardin!
Nola hari zaizkigun nork diro jakin.
8
Urguilu, Malurosa, hi habilana
Guri eman arazten hainbertze pena,
Bai eta gerla
Krenolinak emaiten balauk orena
Hilen haizena,
Gal dadien bethikotz hire izena.