—1858 Urruña—

 

Super flumina Babylonis

 

Jean Duvoisin "Oihancelay"

 

                  1

Babiloniako uren bazterrean

Minez gare jarri iphuru gainean;

Eta han, oi Zion, zutaz orhoitzean,

Oro eman gare nigar uharretan.

 

                  2

Gure arrabitak zumeliketarik

Dilindan hor daude... beude hor ixilik!

Ilkhi gaituztenek gure herritarik

Galdetzen daukute gure kantetarik.

 

                  3

Hunat gaituztenek ekharri gathibu

Entzun nahi dute hango zenbait kantu.

Oi bainan guk nola zer hymno sakratu

Atze herri hunetan kanta dezakegu?

 

                  4

Ahanzten bazaitut, Zion onhetsia,

Hemen ihar bekit eskuin alderdia!

Orhoitzen ez banaiz zutaz, oi herria,

Aho gainari loth daidala mihia!

 

                  5

Zutaz bethi, zutaz nere asmuetan...

Zurekin gogoa... bihotza zu baithan...!

Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,

Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!

 

                  6

Orhoit zaite, Jauna, Edomen semeaz,

Zion herrausteko egun gogor hartaz,

Edom nola zagon izkola, marrumaz;

Xahu! Xahu dena burdin eta suaz!

 

                  7

Babilondar andre gaixtagina, hiri,

Neri egin gaitza bekian itzuli!

Haurra bekiaten bota harriari!

Ez hazala nihork izan urrikari!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus