—1858 Urruña—

 

Aditzea bera...

 

Martin Arrupe

 

        1

Aditzea bera,

Frantzesak garela

Zaiku ohore,

Louis Napoleon,

Luzeki zaite egon,

Enperadore. (bis)

 

        2

Aita hirugarren,

Semea laugarren,

Gero agian,

Kurri dadiela,

Hola zure odola,

Bethi Frantzian. (bis)

 

        3

Nola desiratu,

Hala da gertatu

Zorionean,

Enperadorea,

Zure seme maitea

Sorthu denean. (bis)

 

        4

Enperatrizaren,

Bozkarioaren

Sujet handia;

Holako seme bat,

Ikhustea beretzat,

Oi zer loria! (bis)

 

        5

Aingeru garbia,

Zuk duzu Frantzia

Bozkariotu,

Haur desiratua,

Eta ohoratua,

Baitzare sorthu. (bis)

 

        6

Zure aiphamenak,

Bozkarioz denak

Gaitu ezartzen,

Guretzat onetan,

Agian mundu huntan,

Zare gertatzen (bis).

 

        7

Aitaren ondotik,

Guzien gainetik,

Zuri ohore,

Hori den lekhuan,

Eta horren karguan,

Jarriko zare. (bis)

 

        8

San Luis errege,

Denboran zuk ere,

Manatu duzu,

Zeruko graziak,

Izan detzan Frantziak

Othoitz egizu. (bis)

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus