—1856 Urruña—

 

Bozkario handi bat bada

 

Leon Elissamburu

 

Airea: Saratarra naizela orok badakite

 

                      1

Bozkario handi bat bada gure baithan

Zeren Eliza bestak diren herri huntan,

Nola eginak garen ez dirogu erran,

Atsegin gaindizkoak gaitu hola eman. (bis)

 

                      2

Huna beraz non zaren, Besta, ethorria,

Aspalditik zintugun ikhusi nahia,

Plazarat egin duzu gaur gure galdia,

Han izanen dugula behar den guzia. (bis)

 

                      3

Gazteak heldu gare elkhar beroturik,

Lekhu maite hortarat ongi aphaindurik,

Urtheak ez daroku emaiten egunik,

Hunek bezanbat plazer egiten daukunik. (bis)

 

                      4

Zuek ere Neskatxak, bazohazte arin,

Norat hari zareten nahi nuke jakin,

Egun herrian besta behar dugu egin,

Han jostaturen gare, goazen elkharrekin. (bis)

 

                      5

Gure besta ederra zare maithagarri,

Zu gabe ez ginuke nehork bizi nahi,

Erremedio onak baditutzu bethi,

Sendatzen dituztenak hainitz bihotz eri. (bis)

 

                      6

Denbora guzietan hola nauk izatu,

Ni maithatu nauena nekez duk zahartu,

Beharretan zirenak ditiat lagundu,

Nahi gabe guziak bihotzetik khendu. (bis)

 

                      7

Huna nun den gizona lau hogoi urthetan,

Musika bezain heze oraino bestetan,

Gaztean zenbait dantza emana plazetan,

Ikhusterat heldu da Urthe guzietan. (Bis)

 

                      8

Egiazki, zu Besta, hainitz zare ona,

Ezin daiteke unha zurekin gizona,

Heldu bazinitzaizku gu ganat ardura,

Aisa pasa giniro munduko denbora. (bis).

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus