1855 Urruña
Begia ilun eta sabeletik min
Martin Arrupe
Airea: Igaz okerra zen eta okerrago aurten
1
Begia ilun eta sabeletikan min
Emazte edaleak badute zer egin,
Zeren arnotto hori baitugu kario
Izari berak orai dobla balio,
Dirua bilhatzeak lan ematen dio.
2
Ez dezake engana ostaler abila,
Dirurik gabe ez du zeren izan bila,
Dirurikan ez badu zerbeit diru sari
Arrozoin handirekin ostalerak nahi,
Higual hartuko du zenbat lakha bihi.
3
Gizon gaizuak bere izerdien gostuz
Ez errexki bildua gogorki nekhatuz,
Emazte gormant horrek guti orhoiturik
Gizonarentzat ez du urrikalmendurik
Bihia salduko du edatea gatik.
4
Etxean ogirik ez, artoak akabo,
Emazte gormant hori tristerikan dago,
Familia hazteak ez du, ez, orhoitzen
Nonbaitik ahal balu sabela berotzen,
Higual hasiko da arroparen saltzen.
5
Lehenikan ixilka gero agerian,
Bizioa sobera nausitzen denian,
Bizio higuingarri, bizio tristea,
Behin hartuz geroztik neke da uztea
Begira zaite beraz, othoi, emaztea.
6
Emazte gormant horrek haurrik baldin badu
Laster bera iduri bilhakatuko du,
Nolako ama eta halako alaba,
Seietarik bortzetan gauza seguru da,
Bizio sortuz geroz hiltzen ez dena da.
7
Biziorik ez duzun emazte garbia,
Alaba horiei emazu guardia,
Abia ez ditezen uko eta jasta,
Nahiz arnoa eta bai agorienta,
Bizio horlakoak ez ditezen gertha.
8
Zuretzat kalte eta berentzat ere bai,
Geldituko baitire gaxoak ezkongai,
Adituz geroztikan holako kontubak,
Gizon gazteak ere ez dire tontoak,
Berentzat ikusteko espos holakoak.
9
Emazte edaleak azken urte hetan,
Eske ibili behar bertzeren atetan,
Hauzoetarik ez du urrikalmendurik,
Erdiek ez diote eman nahi deusik,
Zer biziotako den jakinduz geroztik.
10
Etorkizun horiez ongi orhoiturik,
Begira emaztea bizio hortarik,
Heldu den egun hartaz orhoitzen zarela,
Bizio horren punitzaile bat badela,
Othoitz aitzitik Berak begira gaitzala.