—Urruña 1853—

 

Ameriketako bidean

 

Gratien Adema "Zalduby"

 

              1

Huna jadanik hamar egun

Itsasoz itsaso noala,

Nere sor etxetik hain urrun

Utzirik amaren hegala,

 

              2

Ai! ene amaren nigarrak

Orai ez daude xukaturik,

Aita zenaz seme bakharrak

Baitzadukan kontsolaturik.

 

              3

Arreba, hor egon zaite, zu,

Ama maitearen aldean;

Jinen natzaiola errozu

Bai, urthe laburrik barnean.

 

              4

Inharak horra airez aire

Nun doazin alde hartara;

Hegalak banitu, ni ere

Ez nindeke, ez, hemen bara.

 

              5

Ametsetarik nintzen barda

Aberats etxerat itzuli;

Bainan ene ametsa juan da;

Hartan oro zaizkit itzali.

 

              6

Lore bat hauzo baratzean

ikhusi dut, eta han utzi;

Berari deus ez diot erran;

Igorriren diot goaraintzi.

 

              7

Hor berean, lore gordea,

Egon zakizkit, hitsu gabe:

Zu izanen zare neurea,

Zu, nik ditudan denen jabe.

 

              8

Ene gazte lagun maiteak,

Sor-herriaz goza zaitezte.

Ni hortik hoin urrun juaiteak

Oi! zein nauen ezarri triste!

 

              9

Hik, bai, diru gose zorrotza,

Nabilkak hola zoraturik;

Hik dautak gogortu bihotza,

Hik ezarri nauk itsuturik.

 

              10

Aberastu nahi naiz, bainan

Zuzenez eta ohorezki:

Herrirat heltzen naizenean,

Dirudun fama ez zait aski.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus