Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LURRAREN IZANA

 

aspaldi ikasi genuen oinez

baina bidegurutzera heldutakoan marinelak gara

zorabioan

munduak ikara ematen digu

kulunkan

zure sehaskari eragiten genionean bezala

 

esan behar dizugun ez dizugun esan behar

lozuloan utzi behar zaitugun izarretara atera behar zaitugun

irabioan

ez dakigu ongi ari garen hala bizi gara

kolokan

zure esne-hortzak bezala

 

bizia da harrotu egiten da ezin du baretu

apar batean biltzen gaitu

zuk bezala

eta batzuetan hila dirudi baina gero gainez egiten digu

zuk bezala

gu bizi garen planeta

itsasoa da

 

lurraren lautik hiru

ur gazia zara

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus