"Isilik doaz urak"
    Jokin Urain


    (poemak)
    32 orrialde

Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek.
amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu
Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera.
Ondoko testua liburuko pasartea da.

 

 

Gaua erroitz zitzaien zaldiei

arrats gorriaren mugan

goizminez itzuli zuten burua

balizko zubien bila

eta irrintzien oihartzunak

ez zien erantzunik itzuli.

 

Ibaiak dakartza gorpuak

haserre datoz, ahozpez,

aspaldiko lurraldetik;

mutu begiratzen diegu.

Zer erantzun ez dakigunean

zer galdetu ere ez dakigu.

 

 

© Jokin Urain

 


www.susa-literatura.eus