Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek.
amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu
Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera.


"Harresi ostean pareta"
    Erramun Landa / Koldo Izagirre

    (grabatuak / poemak)
    36 orrialde

Salvador Puig Antich 25 urteko anarkista kataluniarra
garrotez exekutatu zuten 1974ko martxoaren 2an.
Erramun Landak Harresi ostean pareta erakutsi zuen
Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian,
Koldo Izagirrek propio idatzitako hamar poemez ederturik.


"Umoreari buruzko gogoeta"
    Jon Alonso


    (saiakera)
    36 orrialde

2002ko apirilean Eskoriatzako Unibertsitatean
umoreari buruzko hitzaldia eman zuen Jon Alonsok.
Orduko hartan esandakoak bildu ditugu
liburuxka atsegin honetan.


"Orbel zaku bat"
    Jon Benito


    (poemak)
    32 orrialde

Jon Benitoren hamabi poemok
Xabier Gantzarainen collage-irudiez
hornituta datozkigu. Poeta zarauztarraren
azken-azken tenoreko emaitza.


"Beagle itzuli zuan, Martin"
    Iñigo Aranbarri


    (narrazioa)
    32 orrialde

Darwin 1832an iritsi zen Cabo Verdeko Praiara
Beagle ontzian. Iñigo Aranbarrik ere
handik idazten dio Martin delako bati,
beti etxetik kanpo dabilen horri.


"Isilik doaz urak"
    Jokin Urain


    (poemak)
    32 orrialde

Erbeste arrotzetik iritsitako hamazortzi poema hauek
irakurri ostean, oihartzun mehe baina luze bat
geratu zaizu trabatuta, ezin askaturik,
kondena bat bezala.


"Amodio gaiztoen liburua"
    Pako Aristi


    (poemak eta narrazioak)
    40 orrialde

Amodioak eta erotismoak janzten du
Pako Aristiren
AMODIO GAIZTOEN LIBURUA,
lau poema eta hiru ipuinez.


"Songs from Ithaka"
    Itxaro Borda


    (narrazioa)
    44 orrialde

Ulises Ithakara bezala, uhartera abiatu da
Itxaro Borda. Harantz bidaian doanak
entzungo ditu doinu hauek:
SONGS FROM ITHAKA.


"Ahotsa da gizakien sukaldea"
    Harkaitz Cano


    (narrazioa)
    40 orrialde

Elkarrizketen bitartez ezagutzen dugu elkar?
Harkaitz Canorentzat AHOTSA DA GIZAKIEN
SUKALDEA. Hemen duzu gidoi baten
lehen berbaroa.


"Lisboa min"
    Xabier Gantzarain


    (irudi poemadunak)
    32 orrialde

Lisboako turismo-gida oinarritzat harturik,
Xabier Gantzarainek irudizko eta poemazko
bisitaldi berria proposatzen digu
LISBOA MIN koaderno bitxi honetan.


"Euskal Herriko
  balneario batean"

    Koldo Izagirre


    (narrazioa)
    32 orrialde

EUSKAL HERRIKO BALNEARIO BATEAN
otorduan ari da jendea, imintzo
aristokratikoak itxuratzen. Koldo
Izagirreren ipuinaren hasiera duzu hau.


"Euskalduna revisited"
    Edorta Jimenez


    (poemak)
    40 orrialde

Bilboko ontziola zen Euskalduna lehen,
jauregi baten izena orain. EUSKALDUNA
REVISITED honek ematen die izenburua
Edorta Jimenezen hamazortzi poemei.


"Poema politikoak"
    Jose Luis Otamendi


    (poemak)
    44 orrialde

"Ardura pertsonala eta kolektiboaren itzala
eta abaroa bilatu duten hitzak jarri ditut
lerro-lerro" gaztigatu digu Jose Luis
Otamendik POEMA POLITIKOAK liburuan.


"Euria ari du"
    Juan Luis Zabala


    (narrazioak)
    44 orrialde

Juan Luis Zabalaren EURIA ARI DU
liburuak zazpi ipuin eurizko dakartza:
Manchester, Lisboa, Paris, Carabanchel,
Pontevedra, Perpinyà...


www.susa-literatura.eus